Motxila mendian
derrigorrezko zama
Motxila, funtsezko osagaia da mendizalearentzat. Elikagai, erropa,
eta mendi jarduerarako behar diren gauzak garraiatze lana betetzen
du.
Bere diseinu, edukiera eta pisuak dute gure txango edo ibilaldiaren
gozamenarekin zerikusia.
Diseinu aldetik jaso du motxilak eboluziorik handiena. Azken
urteotan mendi ibilaldietarako, eskalatzeko, eskiatzeko motxila
bereziek diseinatu dituzte, baita emakumezko edo gizonezkoen?tzat
aproposak direnak ere.
Motxilak egiteko gehien erabiltzen den materiala poliamida da,
dituen gaitasun mekanikoengatik.
Sorbaldako tirante eta gerrikoa osagai gozo, leun eta erosoekin
egiten dira, horrela, beso eta esku minzurri, bizkar eta hanketako
kalteak ekiditen dira.
Hain garrantzitsua den; sorbaldetan %60 eta gerrian %40 pisu
banaketa lortzeko, gerrikoaren erabilera egokia funtsezkoa da.
Lotura hauek eta bizkar anatomiari behar bezala egokitzeak,
ibilaldiaren erosotasuna eta inongo minik edo kalterik ez izatea
dakarte.
Motxilaren tamaina, duen barnera, litrotan neurtu ohi da. Goizetakoak
egiteko 20/40 litro bitarteko edukiera dutenak komeni zaizkigu;
asteburuetarako 40/60 litrokoak eta irteera luzeetarako berriz
65 litro baina geihagoko edukiera dutenak.
Pisua, mendizalearentzat aurkaria da, beraz, beharrezkoak diren
gauzak bakarrik sartuko ditugu gure motxilan, norberaren %20
baina gehiagoko pisua inoiz gainditu gabe.
Motxila arinean, aldatzeko eta babes erropa, energetiko elikagaiak,
ura, mapa, iparorratza edo/eta GPSa, mugikorra,... sartuko ditugu,
baita sendagai batzu ere.
Azkenik, ahaztu gabe, motxila barneko pisu banaketa buruz lau
hitz. Pisu gehien duten gauzak, bizkar ondoan eta gaikaldean
jarriko ditugu, arinenak azpialdean eta tartekoak berriz, atzepartean.